Albisteak

Itzuli

MERKATARIEN AHOTSAK - Deñe Abuin

17 uztailak 2024
MERKATARIEN AHOTSAK - Deñe Abuin

Tokiko dendetako arduradunak elkarrizketatu ditugu, sektoreari buruz dituzten iritziak eta bizipenak ezagutzeko. Oraingo honetan, Lesakako Deñe Abuinekin egon gara.
"Aldaketetara egokitu
behar da, eta ez dago besterik
zerbitzu ona eman nahi badugu."

Izen-Abizena: DEÑE ABUIN ARRASATE

Adina: 62

Herria: LESAKA

Denda: KATTAGORRIA

Sektorea: LENTZERIA - MODA - FOLKLOREA

Noiztik irekia: 1989
 



Kontaiguzu labur-labur zure komertzioaren historia eta esaiguzu pertsonalki zer garrantzi duen zuretzat.
Hasi nintzenean mertzeria-lentzeria ireki nuen lokal txiki batean. Urte batzuk igarota, ondoko lokala itxi egin zuten, eta hartzera animatu nintzen, eskaintza modarekin eta folklorearekin zabalduz. Geroago, bi lokalak batu nituen, eta folklore-eskaintza handitu nuen. Erretiroan pentsatuta, espezializazio hori batez ere eskualdatu nahiko nuke. 35 urte dira nire gustuko zerbitzua ematen, nire herrian lan egiten eta horrela nire familia eta lana bateratzen. Autonomoa izateak askatasuna ematen dizu, zentzu guztietan.

Zure ustez, nola laguntzen dute zurea bezalako komertzioek herriko edo auzoko bizitzan eta ongizatean?
Uste dut denda eta zerbitzu txiki guztiek asko laguntzen dutela gure herrietan. Ez da jarduera ekonomiko soila, zerbitzua gara. Behar dena eskura izatea, irteteko autoa hartu gabe, merkatariak ezagutzen zaitue eta aholkuak eman diezazkizuke. Gure salmentak pertsonalizatuak dira, hurbilekoak, gure bezeroak ez dira kreditu-txartelen zenbakiak, izena eta abizena duten pertsonak dira. Era berean, bizilagunak garenez, gizarteari ekarpenak egiten dizkiogu, babesleak, deskontuak... Internet bidez erositako paketeak biltzen ditugu... etxeko giltza uzten dute seme-alabek jaso dezaten... etab.


Nolakoa da ohiko bezeroekin duzun harremana?
Oso hurbila, noski, nire bizilagunak dira, nire herrikoak edo inguruko herrietakoak. 35 urtean jende asko ibili da dendan. Hainbat tresnarekin mantentzen saiatu naiz, hala nola fidelizazio-txartelarekin, edo bezero berriak egiten, Internet bezalako kontsumo-aldaketetara egokituz, online salmentaren bidez...


Nola egiten diozu aurre zure saltokiaren digitalizazioaren erronkari?
Ahalegin eta ilusio handiz. Aldaketetara egokitu behar da, eta ez dago beste aukerarik zerbitzu on bat eman nahi badugu, eta bezeroak mantentzeaz gain bezero berriak egin nahi baditugu… ez gara etorkizunaz ari, orainaz baizik, batez ere gazteei dagokienez.


Nolakoa da zure komertzioan bizi daitekeen esperientzia?
Bada, espero dut nire bezeroek nik bezala ikusiko dutela: gertukoa, erosoa eta eraginkorra. Nire dendako eskariari erantzun ona ematen saiatzen naiz, eta, ezin badut, beste saltoki batzuetara bideratzen dut. Asko baloratzen dut lehia osasuntsua eta zorte handia dut alde horretatik Lesakan.


Zein da komertzioan gehien saltzen duzun produktua? Eta online?
Zaila da esatea, zehazki, denboraldiaren aldaketetan haur eta gaztetxoen moda, mertzeriako eta belaun-babeseko artikuluak... gabonetan, oparitarako, lentzeria... urte osoan, folklorea.

Online salmentan, folklorea, zalantzarik gabe.


Zer plataforma erabiltzen dituzu online saltzeko?
Folklorerako kattagorria.com online denda eta haurrentzako modako eta lentzeriako gainerako artikuluak: toptopa.shop

KATTAGORRIA DENDA BISITATU

Logotipo Union Europea Logotipo Plan de recuperación, transformación y resiliencia Logotipo Agenda 2030

Proyecto subvencionado en la convocatoria de subvenciones del programa del comercio fondo tecnológico de 2023, en el marco del plan de recuperación, transformación y resiliencia.

Diruz lagundutako inbertsioa web orria

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.