Badugu TopToparen 200 euroko zozketaren irabazlea!
TopTopak Nafarroako tokiko merkataritzan gastatzeko 200 euroko bonu baten zozketa egin du urrian. Denok Batekin batera sustatutako ekimen honen helburua hurbileko saltokiak babestea eta kontsumo jasangarriagoa eta elkarlanekoagoa bultzatzea da.
Dagoeneko egin dugu urriko Nafarroako tokiko merkataritzan gastatzeko 200 euroko bonuaren zozketa, eta badakigu nor izan den irabazlea: Ixabel Asin Fagoaga, Elizondotik.
Urriaren 15etik 31ra bitartean egin den zozketak 200 euroko bonu bat irabazteko aukera eskaini die parte-hartzaile guztiei. Bonua ekimenari atxikitako saltokietan erabili ahal izango da, bai denda fisikoetan, bai online dendetan.
TopTopak eta Denok Batek sustatutako ekimen honen helburua hurbileko merkataritzari ikusgarritasuna ematea, Nafarroako saltoki txikiei laguntzea eta kontsumo-eredu hurbilagoa, jasangarriagoa eta elkarlanekoagoa sustatzea da.
Denok Batek eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi, erakutsitako interesagatik eta babesagatik. Tokiko merkataritzaren aldeko keinu bakoitzak gure merkataritza-sarea indartzen eta gure herriei bizia ematen laguntzen du.
Zorionak irabazleari eta mila esker parte-hartzaile guztiei!
Zorionak eta eskerrik asko!
Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduera