Denok Bat-ek “Hemen erosi, hemen eragin” kanpaina jarri du martxan, tokiko merkataritza aldarrikatzeko
13 maiatzak 2026
Denok Bat-ek “Hemen erosi, hemen eragin” sentsibilizazio-kanpaina jarri du martxan, tokiko merkataritzak herrien bizitzan duen garrantzia nabarmentzeko.
Herritarrei zuzendutako ekimena da, eta bideo baten bidez zabalduko da. Kanpainak gogorarazten du hurbileko saltokietan erosteak enplegua sostengatzen laguntzen duela, kaleak bizirik mantentzen dituela eta komunitateko loturak indartzen dituela.
Kanpainak, tokiko merkataritzan egindako erosketa bakoitzak gertutasunean eragin zuzena duela azpimarratzen du. Hurbileko merkataritzan kontsumitzea ez da erabaki indibiduala bakarrik; tokiko ekonomia eta herrien eguneroko bizitza babesteko modu bat ere bada.
Bideoak hiru ideia nagusi ditu ardatz: enplegua, kaleetako bizia eta komunitatea. Denok Bate-k nabarmendu du saltoki irekiek aukerak, mugimendua eta gertutasuna sortzen dituztela, eta, aldi berean, konfiantza eta tokiko-sentimendua indartzen dituztela.
Mezu horren bidez, kanpainak herritarrengana jo nahi du hurbil erosten denean, onurak ere hurbil geratzen direla gogorarazteko.
Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduera