Noticias

Volver

Ospakizunetan gaude!

29 apirilak 2024
Ospakizunetan gaude!

DenokBat merkatari eta zerbitzuen federazioak CABO VERDEra bidaia zozketatuko du "Giltzaria" fidelizazio txartelaren 10 urteak ospatzeko.

DENOK BAT Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak, 2014tik, GILTZARIA izeneko Fidelizazio Txartel bat du, Federazioan biltzen diren merkatarien elkarteetako kide diren saltokien eskura. Txartelari atxikitako establezimenduetako bezeroen edo kontsumitzaileen fideltasuna saritzen duen fidelizazio-txartela da, eta abantailak eta deskontuak eskaintzen ditu. Denok Bat erakundearen merkataritza-jarduerak askotarikoak direnez, sistema malgu gisa egituratzen dira, eta saltoki bakoitzak bere abantailak eta puntuak eskaintzen ditu bere establezimenduan trukatzeko.

DenokBat merkatari eta zerbitzuen federazioak CABO VERDEra bidaia zozketatuko du "Giltzaria" fidelizazio txartelaren 10 urteak ospatzeko.

Kalitate handiko zerbitzua eskaintzeko eta leialtasuna aitortzeko asmoz, bezeroek txartel hori erabiltzen dutenean, atxikitako establezimenduetan doan lortzen dena, abantaila eta deskontu esklusiboak izateko aukera dute, eta halaber urteurren honi dagokion zozketak bezalakoetan parte hartuz.

“Giltzaria" fidelizazio-txartela Baztan-Bidasoa eta Sakanako 50 denda eta zerbitzutan erabil daiteke. 
Txartel hau eskuratzeko, saltokietan bertan edo hurrengo LOTURAN eskatu behar da. Bertan, proiektu honetan parte hartzen duten saltokiei buruzko informazioa ere aurki daiteke, baita metatutako puntuen saldoa ere.


 

CABO VERDEKO BIDAIA ZOZKETAREN OINARRIAK
 

  1. DENOK BAT Federazioak Cabo Verdera bi lagunentzako bidaia baten zozketa sustatzeko kanpaina egingo du, GILTZARIA fidelizazio-sistemari atxikitako saltoki eta zerbitzu guztietako bezeroen artean.
  2. 2024ko maiatzaren 1etik 12ra bitartean denda eta zerbitzu horietan erosketak egiten dituzten fidelizazio-txartela erabiltzeek parte hartu ahal izango dute zozketan.
  3. Beraz, kanpainak 2024ko maiatzaren 1etik 12ra arte iraungo du, biak barne.
  4. Zozketa 2024ko maiatzaren 13an egingo da, eta horren ondorioz, dagokion onuraduna eta hiru ordezko izendatuko dira, hurrenez hurren, saria onartuko ez balitz. Zozketaren emaitzari buruz telefonoz jakinaraziko zaio sariaren irabazleari edo onuradunari, eta hark 48 orduko epean onartu beharko du.
  5. GILTZARIA fidelizazio-txartelari lotutako eragiketak egiten diren zerbitzu eta saltoki elkartuen jabeek, errentariek edo kudeatzaileek ezin izango dute zozketa honetan parte hartu.
  6. Sariaren truke, konpentsazio ekonomiko, ezeztapen, transmisio edo lagapenik ezin izango da egin.
  7. Bidaia hartzeko datak 2024ko udakoak dira (maiatzetik abuztura), eta ezin izango dira aldatu. Saridunak bidaiaren datak aldatu nahi izanez gero, eta horren ondorioz kostu gehigarririk izanez gero, bere gain hartu beharko ditu.
  8. Zozketaren irabazlea edo onuraduna saria onartu ondoren adierazten zaion establezimendura joan beharko da, eta saria nola trukatu azalduko zaio bertan.
    Irabazleak edo onuradunak, zozketan parte hartzean eta saria onartzean, zozketaren emaitza iragartzen duen egiaztagiria edo elementua entregatzearen argazkia hartzea onartuko du, baita berau zein identifikatutako datuak (izen-abizenak) DenokBat Federazioa osatzen duten elkarteen sare sozialetan, DenokBaten webgunean eta sare sozialetan eta hainbat komunikabidetan argitaratzea ere. Horrekin, datu pertsonal horien tratamendua onartzen du, adierazitako ondorioetarako.
  9. Onuradunak saria ez onartzea erabakitzen badu, zozketan izendatutako hurrengo ordezkoa izendatuko da onuradun.

Logotipo Union Europea Logotipo Plan de recuperación, transformación y resiliencia Logotipo Agenda 2030

Proyecto subvencionado en la convocatoria de subvenciones del programa del comercio fondo tecnológico de 2023, en el marco del plan de recuperación, transformación y resiliencia.

Diruz lagundutako inbertsioa web orria

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.