Albisteak

Itzuli

MERKATARIEN AHOTSAK - Leire Amoros

08 apirilak 2024
MERKATARIEN AHOTSAK - Leire Amoros

Hurbileko denda txikien funtsa eta balioa nabarmentzeko merkatariei elkarrizketa laburrak egin dizkiegu. Oraingo honetan, Doneztebeko Leire Amorosekin egon gara.

 

"Dendak amatasunarekin
kontziliatzeko aukera
ona eskeintzen dit."

Izen-Abizena: LEIRE AMOROS GRANER

Adina: 41

Herria: DONEZTEBE

Denda: ARTLEPO - ONDDO TA PUNTO

Sektorea: MODA

Noiztik irekia: 2010
 



Kontaiguzu labur-labur zure komertzioaren historia eta esaiguzu pertsonalki zer garrantzi duen zuretzat.
Artlepo dendan gure arropa marka propioa saltzen dugu, ONDDO TA PUNTO. 2007an sortu genuen arropa marka hau eta 2010ean, berriz, animatu ginen denda propioa irekitzera, bertan marka honetako arroparen salmenta zuzena eskeintzeko asmoarekin. Ordu arte, Doneztebetik kanpo lana egina nuen urte batzuz eta neretzat izugarri onuragarria izan da herrian bertan gustokoa duten zerbaitetan lan egitea. Amatasunarekin kontziliatzeko ere aukera ona eskeintzen dit nere dendak.


Zure ustez, nola laguntzen dute zurea bezalako komertzioek herriko edo auzoko bizitzan eta ongizatean?
Nere ustez herri batean dauden komertzio eta zerbitzuak dira neurri haundi batean herriari bizia ematen diotenak. Herria aktibo mantentzen laguntzen dute, argitasuna ematen diote herriari, herriko hainbat kirol edo kultur ekitaldi aurrera ateratzen laguntzen dute, bertako ekonomiari laguntzen diote, kontsumo arduratsu eta jasangarri baten alde egiten laguntzen dute, etab.


Nolakoa da ohiko bezeroekin duzun harremana?
Gure bezeroei harreman hurbila eta konfidantzazkoa eskeintzen saiatzen gara. Alde batetik,  zonaldeko bezeroak ditugu eta aunitz dira ezagutzen ditugunak. Beste aldetik ere, badira gure zonaldetik kanpokoak direnak eta arropa marka gustokoa izanik, Doneztebeko dendara etortzen direnak.


Nola egiten diozu aurre zure saltokiaren digitalizazioaren erronkari?
Dendan bezeroari eskeintzen diogun tratu zuzenaz aparte, sare sozialak eta web-orria erabiltzen ditugu gure dendako produktuak erakusteko, saltzeko eta bezeroarekin konektatzeko. Email edo telefono bidezko kontsultak ere egiten dizkigute gure bezeroek. Gero eta gehiago dira baita ere, dendara etortzen direnak lehendik sare sozial edo web-orrian ikusi eta aukeratu duen modelo konkretu baten bila etortzen direnak.


Nolakoa da zure komertzioan bizi daitekeen esperientzia?
Gure dendara hurbiltzen den bezeroak aukera zabala aurkituko du ONDDO TA PUNTO markako arropan. Bezeroak modu lasai eta atsegin batean ikusi ahal izanen du gure arropa eta laguntzarik behar izanez gero arropa bat aukeratzen, gustora lagunduko diogu.


Zein da komertzioan gehien saltzen duzun produktua? Eta online?
Gehien saltzen ditugun produktuak kamisetak eta sudaderak dira. Bai denda fisikoan eta baita online ere.


Zer plataforma erabiltzen dituzu online saltzeko?
Alde batetik, gure web-orrian online denda daukagu eta bertze aldetik Toptopa plataforman ere saltzen ditugu gure produktuak.
 

ARTLEPO DENDA BISITATU

Logotipo Union Europea Logotipo Plan de recuperación, transformación y resiliencia Logotipo Agenda 2030

Proyecto subvencionado en la convocatoria de subvenciones del programa del comercio fondo tecnológico de 2023, en el marco del plan de recuperación, transformación y resiliencia.

Diruz lagundutako inbertsioa web orria

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.