Badugu Cabo Verderako bidaiaren zozketaren irabazlea!
"Giltzaria" leialtasun txartelaren hamargarren urteurrena ospatzeko Cabo Verderako bidaiaren irabazlea aukeratu dugu.
Promozioaldian "Giltzaria" txartela erabili zuten bezeroen artean aukeratutakoa Elizondoko Garbiñe Aguirre Hiridoy izan da. Garbiñek, fidelizazio-txartelaren erabiltzaileak, Cabo Verdeko uharteetara bi lagunentzako bidaia bat irabazi du, 2024ko udan gozatu ahal izateko. Zorionak!!!