GILTZARIA PROMOZIOAREN OINARRIAK

1.- 2019ko urriaren 1etik 20ra, astero 400 euro zozketatuko dira erosketa baletan banatuak. Guztira 3 zozketa burutuko dira ondoko eran:

Lehenengo zozketa (2019ko urriak 7): 100 €-ko erosketa bale bat eta 50 €-ko 6 erosketa bale zozketatuko dira, urriaren 1etik 6ra bitartean giltzaria erabiliz erosketa bat egin duten bezeroen artean.

Bigarren zozketa (2019ko urriak 14): 100 €-ko erosketa bale bat eta 50 €-ko 6 erosketa bale zozketatuko dira, urriaren 7tik 13ra bitartean giltzaria erabiliz erosketa bat egin duten bezeroen artean.

Hirugarren zozketa (2019ko urriak 21): 100 €-ko 2 erosketa bale eta 50 €-ko 4 erosketa bale zozketatuko dira, urriaren 14tik 20ra bitartean giltzaria erabiliz erosketa bat egin duten bezeroen artean.

2.- Nola parte hartu zozketan: Zozketa astelehenean lehenengo orduan eginen da eta zozketan parte hartuko dute, aurreko astean zehar Giltzaria erabiliz gutxienez erosketa bat egin duten bezeroen artean.

4.- Erosketa baleen irabazleei telefonoz deituko zaie. Irabazleak, telefonoz errandako saltokira joan beharko du eta bertan erosketa balea nola kanjeatu azalduko zaio. Baita ere argazki bat aterako zaio.

5.- Irabazleak 2019ko urriaren 26a arte erosketa balea kanjeatu ahal izanen du DenokBat Giltzaria duen edozein saltokitan.

6.- Erosketa balea ezin da inolaz ere diruz trukatu.

7.- Astero, DenokBat federazioa osatzen duten elkarteen facebook-etan, DenokBateko web-orrian eta Xorroxin irratian irabazleen izenak eta argazkiak argitaratuko dira.

– Nafarroako gobernuak diruz lagundutako ekintza –

– Nafarroako gobernuak diruz lagundutako ekintza –