800 EUROREN ZOZKETA EROSKETA BALEETAN

1.- 2020ko azaroaren 9tik 21era astero 400 euro zozketatuko dira erosketa baleetan. Promozio guztian zehar, guztira 2 zozketa eginen dira (azaroak 16 eta 23) eta zozketa bakoitzean 50 euroko 4 erosketa bale eta 25 euroko 8 erosketa bale zozketatuko dira.

2.- Nola parte hartu zozketan: Astelehenero zozketa goizean lehenengo orduan eginen da. Zozketa honetan, aurreko astean (astelehenetik larunbatera) DenokBat Giltzariarekin eragiketa bat egin duten bezero guztiek parte hartuko dute.

4.- Erosketa baleen irabazleei telefonoz deituko zaie. Irabazleak, telefonoz errandako saltokira joan beharko du eta bertan erosketa balea nola kanjeatu azalduko zaio. Baita ere argazki bat aterako zaio.

5.- Irabazleak 2020ko azaroaren 28a arte erosketa balea kanjeatu ahal izanen du DenokBat Giltzaria duen edozein saltokitan.

6- Erosketa balea ezin da inolaz ere diruz trukatu.

7.- DenokBat federazioa osatzen duten elkarteen facebook-etan, DenokBateko web-orrian eta Xorroxin irratian irabazleen izenak eta argazkiak argitaratuko dira.