Borrar
Aloa Kirolak
Moda

Aloa Kirolak

ALZATE, 22 BAJO. 31780 Bera

13 Udaberri Loredenda
Loredenda
Aceitunas Valero
Janaridenda

Aceitunas Valero

Poligono Ampliación Comarca, Nave 8 31014 Pamplona

Agorleku Gaztak
Gaztandegia

Agorleku Gaztak

Izotzaldea 7, Agorleku baserria 31770 Lesaka

Hitz egin dezagun!

Merkatari gisa, badakigu bizi dugun egoera zailaz  jabetzen zarela. Ez da gauza berria, urte asko daramatzagu borrokan urtez urte mehatxuak gehitzen zaizkion merkataritza-eredu bat salbatzeko. Azalera handien hedapenak eta, oraintsuago, Internet bidezko erosketen orokortzeak, kontsumo-moduak eta gure kaleen itxura aldatzen ari dira. Horrek eragin zuzena du gure herri eta auzoetako bizitzan, harremanak izateko moduan, gizarte ereduan.

Guk argi dugu dendak behar ditugula, merkatariak behar ditugula. Dendariak behar ditugu arreta emateko, gurekin egoteko, gure herri eta hiriei bizia emateko. Ez dakigu nolakoa izango den etorkizuna, baina etorkizun horretan saltokiak nahi ditugu, denda irekiak, zu bezalako merkatariak.

Elkarrekin, indartsuagoak gara

Etorkizun hori jokoan dago orain. Horregatik, elkarrekin lan egitea eta elkarlanean aritzeak duen garrantziaz zurekin hitz egitera gatoz, tokiko merkataritzak aukera bat izan dezan oraintxe sortzen ari den etorkizun horretan.

Badakigu bakoitza bere aldetik joanez gero ez goazela inora, elkartu beharra daukagu... elkarrekin egon behar dugu aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, elkarrekin indartsuagoak gara eta elkartuta bakarrik egin ahal izango dugu aurrera.

Ez da hainbesterako

Ez beldurtu. Elkarte batean parte hartzea ez da hainbesterako. Merkatari asko dagoeneko egiten ari diren borondatezko lana da, eta guztion mesederako da. Bide horretan, laguntza pixka bat asko da.

Gure elkarteetan, gainera, parte hartzeko modu desberdinak daude, eta zure aukeretara edo momentura gehien egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

Aprobetxatu gure GILTZARIA bezero-txartelaren abantailak!

Logotipo Union Europea Logotipo Plan de recuperación, transformación y resiliencia Logotipo Agenda 2030

Proyecto subvencionado en la convocatoria de subvenciones del programa del comercio fondo tecnológico de 2023, en el marco del plan de recuperación, transformación y resiliencia.

Diruz lagundutako inbertsioa web orria

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.